XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apartekoa eta oso emaitz ugari jasotakoa izen zen Eusko Ikaskuntzak hemezortzi urte horietan egin zuen ahalegina, proposaturiko helburu guztiak lortu ez baziren ere.

Hala eta guztiz ere Euskal Unibertsitaterik sortu eza izan zen jasandako zapuzkeriarik haundiena, honen erreibindakazioa Elkarte beraren genesian egon eta gero.

Are gehiago, 1923az geroztik euskal Aldundiek, elkargoa lau probintzietako eremu unibertsitario bakar bat izateko, kudeaketak burutzen ari zirenean.

Baina ekimenak ez zuen aurrera egiterik izan Administrazioaren behin eta berrizko ukapenen ondorioz, eta hezkuntza ez unibertsitarioen inguruan ere ez zen askoz esku zabalagoa agertu.

Hezkuntza izan zen, edozein mailetan zelarik ere, arreta gehien bereganatu zuena, indar gehien kontsumitu eta zapuzkeria gehien emandakoa zalantzarik gabe.

Harrera ofizial eskasaren aurrean, ikastolak sortzeko ekimen pribatuak mugitzeko erabakia hartu zen, Eusko Ikaskuntzak bere aldetik lege aholkularitza prestatu zien arren, nahiko behin-behinekotasun eta modu anarkikoan garatu ziren, hain zuzen ere; EIk euskerazko lehen testu liburuak landu eta argitaratu zituen eta pedagogia teoriko eta esperimentalean oinarrituriko hezkuntz elebidun ereduak diseinatu zituen.

Eusko Ikaskuntzaren beste kezka garrantzitsuenetariko bat euskara zen, hain zuzen ere.

Hizkuntzaren akademizazioa arindu nahiean Euskaltzaindia sortu zuen 1919an.

Euskal filologiaren ikaskuntza eragitearekin batera, aparteko trataera jaso zuen 1907an Julio Urkixok sortu eta 1921 Elkartearen esku utzitako Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkariaren (RIEV) aldetik.

Hizkuntzalari adituek fonetika, lexikologia, morfologia, dialektika, toponimia eta hizkuntz ahaidetasunarekin zerikusia zuten eztabaidak agertzen ziren bere orrialdeetan.

Horrez gain, Eusko Ikaskuntzak hizkuntzari eskaini zion III. Kongresua (Gernika, 1922) eta euskarako katedren ezarpena sustatu zuen Madril (1921), Gasteiz (1921), Iruñea (bi, 1922), Zurich (1922), Bartzelona (1923), Bartzelonako Unibertsitatea (1930) eta Lizarran (1933).

Halaber, hizkuntz bizi bezala euskararen ahultasuna ezaguturik, Eusko Ikaskuntzak bere hedapena sustatu eta jarrera berreskuratzailea mantendu zuen.

Hala, 1928az geroztik Elkartearen euskal iharduerak FAPEren bitartez egin ziren, hobetzea nekeza den kultur ekintza anitz antolatu zituelarik, hots, jaialdi, beka, ikastaro, etab.

Ezin dugu ahaztu ere ez, Eusko Ikaskuntzaren izaera instrumentala, zeinak behin baino gehiagotan Aldundiei eta Euskal Udalei aholkatu eta interes soziala duten mahainguruak antolatu dituen.

Honetan, 1919an Udal Administrazioaren Bilkura antolatu zuen Herria administratiboki egituratzen joan asmoz eta Joxe Oruetaren bitartez, lau Aldundientzat Estatistika Zerbitzu bateratu bat sortzea proposatu zuen.

Baita Euskal Herriko Ikaskuntza juridikoak bultzatu eta, hileta-errituei eta auzotasun loturei buruz B. Etxegarai ikerlariak egindako lanekin maila on bat lortu ere.

Alabaina, Elkarteak ez zituen alde batera utzi sozio-ekonomiko arazoak ere.

Arrantzari buruzko Batzarrak (1925) sektorearen arazoa xehetasunez aztertu bazuen, nekazaritzarena izan zen eztabaidagai lehenengo bi Kongresuetan, hots, Nekazaritza Astean (1921) eta Tuterako Udako Ikastaroetan (1935) trataera monografikoa izan zuelarik.